46. Liburu Azoka martxan Donostian

Igandera arte egongo da zabalik eta azokako postuak ez ezik, liburu aurkezpenak ere izango dira.

Donostiako Gipuzkoa plazan liburu denda eta banatzaileen nobedadeak egongo dira salgai, liburu zein diskoak. Uztailaren 4ra arte egongo da zabalik goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. 

Gipuzkoa plazan izango diren azoka postuez gain, hainbat ekitaldi egingo dira Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan. Gaur, 11:00etan, Miguel Usabiagak Maillot Rojo lana aurkeztuko du Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan. Liburuak Usabiagak txirrindularitzari buruz egindako artikuluak biltzen ditu. Bihar, hilak 29,  Amelia Serraller Requiem y marmitako liburuari buruz solastuko da, konfinamenduan girotutako istorioekin jantzitako lana. Berarekin batera izango da Felix Maraña Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plazan. 

Ekainaren 30ean, asteazkena, Joxemari Iturralderen Udaberria sutan liburua aurkeztuko dute 11:00etan, eta uztailaren 1ean, osteguna, Noelia Lorenzoren Chamusquina  eta Juan Infanteren Sospechosos

Euskadiko Liburu Ganbara eta Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatu dute Liburu Azoka.