439 metroko jauzia
Sochiko Parke Nazionalean (Errusia) eraiki dute oinezkoentzako munduko zubi esekirik luzeena: 439 metro ditu. Zubia gurutzatzen duten bisitariek bista ikusgarriez gozatzeko aukera dute, izan ere, zubiaren alde batean Kaukasoko mendikatea ageri da, eta bestean, Itsaso Beltzaren kostaldea. Eta ez hori bakarrik, adrenalina askatzea maite duten abenturazaleek ere izango dute bertan euren txokoa. Puenting kontuetan espezializatuta dagoen Zeelanda Berriko A. J. Hackett enpresak lurretik 207 metrora dagoen zubitik jauzi egiteko aukera eskainiko du urritik aurrera. Animatzen zara?