“4 rebels”

Sizzla, Luciano, Yami Bolo eta Anthony B abeslari, FireHouse Crew-ko musikariak eta Chris Chin eta Robert Ffrench produktore lanetan. Datu hauekin reggaezale orok badaki, diskoa entzun gabe ere, ona izango dela. Re-ggaezale ez direnentzat, berriz, mezu erraz bat: gaur egun egiten den reggae-ragga onenetakoaren doinuak ezagutu nahi al dituzu? Gogoan izan. Sizzla, Luciano, Yami Bolo eta Anthony B. Chris Chin eta Robert Ffrench-en baseen gainean lehian. Nork irabaziko ote?