3D inprimagailuarekin sortutako txip honek giza gorputza imitatzen du eta laborategietan animalien erabilera ezabatu lezake
Ikerketa farmazeutikoak berriki pauso iraultzaile bat eman du animaliekin egiten diren entseguekin behin beti bukatzeko.
Edinburgoko Unibertsitateko zientzialari taldek batek aitzindaria izan litekeen gailu bat garatu dute 3D inprimagailu batekin. Gailu honi esker sendagai berrien sorrera azkartu liteke animali bizidunekin egiten diren probak ez direlako beharrezkoak izango. “Gorputz bat txip batean” litzateke asmakizuna, hau da, txip honek modu perfektuan imitatzen du gorputza eta honegatik, zientzialariek farmakoak zuzenean bertan probatu ditzakete eta honen erreakzioak ikusi animaliak erabili beharrik gabe.
Dakigunez, urtero milaka eta milaka animalia erabiltzen dira hastapeneko fasean dauden botikak probatzeko. Alabaina, animaliengan probatutako farmako askok ez dute inongo onurarik izaten gizakiongan. Honek askotariko arazo etiko eta zientifikoak planteatzen ditu, izan ere, animalietan emaitza onak lortzeagatik ez du zertan eraginkorra izan gizakientzat. Gainera, proba hauetan animaliak erabiltzeak kostu handia du bai dirutan eta bai denboran.
Edinburgoko Unibertsitateak asmatutako gailu honek guztia aldatu lezake. Txip honek bost konpartimentu ditu eta bertan bihotza, birikak, giltzurruna, gibela eta giza garuna erreplikatzen ditu. Konpartimendu hauek kanalen bidez konektatuak daude, gizakiaren zirkulazio sistema bailiran. Asmakizun honekin zientzialariek farmako berrien eraginak hobeto ebaluatzeko aukera izango dute.
Animaliak behar ez izatetik haratago, gailuak beste hainbat onura ere baditu. Animaliarik gabeko ikuspegiak modu esanguratsuan murriztuko lituzke sendagai berri bat sortzearen kostuak, azkarragoa izango litzateke prozesua eta gizakiengan izan ditzakeen eraginak hobetu ulertuko lirateke tratamendu pertsonalizatuagoak sortzeko aukera eskainiz.