3D bioinprimatzaile batekin egindako oilasko nuggets-ak merkaturatuko ditu KFC-k.
Errusian merkaturatuko dituzte udazken honetan. 3D bioinprimatzaileekin egindako nugget-ek oilaskoaren zaporea eta itxura imitatuko dituzten, baina ingurumenean ez dute kalterik eragingo.
Lehengo aldia izango da enpresak laborategian sortutako haragi produktu bat salduko duela eta proba moduan merkaturatuko du. Mosku izango da hauek dastatzen lehena udazken honetan. 3D Bioprinting Solutions erakundearekin elkartu da KFC katea. 3D inprimatzailearen teknologiak eta material biologikoa konbinatuta sortuko ditu. Hauek jada osasungintzan erabiltzen dira oihalak eta baita organoak ere sortzeko.
KFC-k espero du nugget inprimatuen ekoizpena ekologikoagoa izatea ekoizpen tradizionalarekin alderatuta. Horrela, egungo arazo globalei laguntzeko bere laguntza eskaini nahi du erakunde amerikarrak.
Laborategian sortutako haragia janari azkarraren etorkizuna izan liteke
Elikagaietan oraindik ez bada ohikoa erabiltzea ere, laborategietan sortutako haragia oso ikertua izaten ari den produktua da eta laster merkatuan egotea espero da. Dastatuko al zenuke?