#30egun30film; parte hartu al duzu Gaizka Izagirrek proposatutako erronkan?

Twitterren erronka polita bota du Gaizka Izagirrek, eta UMAPen lehen postuen artean dabil azken egunotan #30egun30film traola.

Twitterreko erabiltzaile asko animatu dira Gaizka Izagirreren #30egun30film erronka betetzera. Duela astebete aireratu zuen proposamena Izagirrek, eta traolarekin batera, UMAPen lehen postuetan dabil azken egunotan. Erronka oso erraza da; egunero, Izagirreren zerrendaren arabera film bat gomendatu behar dute erabiltzaileek, honakoa jarraituz:

 

Etengabe ari dira parte hartzaile berriak erronkarekin bat egiten, eta hala, filmak atsegin dituzten euskal zinemazaleez bete da sarea:

 

 

Ez da Izagirrek halako erronka aireratzen duen lehen aldia. Aurrekoan #telesailgustukoena-ren bila ibili zen, eta ehunka proposamen bildu zituen GAZTEZULOren PANTAILA TXIKIAN bideo-blogean. Zer prestatuko ote du etorkizunean?