2,8 milioi euro eman dizkio Pauek Seaskari

Paueko Kontseilu Nagusiak Xalbador Kolegioa eraberritzeko 1,3 milioi euro eman dizkio Seaskari, eta beste 1,5 milioi euro Egoitza Nagusia eraikitzeko Kanbon.  


Laguntza horiek “Frantziako legearen errespetuan” emanen dituztela nabarmendu du Max Brisson kontseilari nagusiak.
Bestalde, euskara sustatzeko ohikoak diren diru ekarpenak emendatuko direla jakinarazi dute. Zehazki, EEP Euskararen Erakunde Publikoak milioi bat euroko partida izango du kudeatzeko eta hizkuntza politika garatzeko. Baina, kontuan harturik diru-ekarpenaren beste bi herenak Frantziar Estatuaren eta Akitaniaren esku leudekeela, datorren urtean EEPk 3 milio euroko aurrekontua edukiko luke. Horri gehitu behar zaio, bestalde, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza, aurtengoari heutsiz gero, 400.000 eurokoa izan daitekeena.

Kontseilu Nagusiak euskararekin duen konpromisoa frogatu omen dute, Brissonen esanetan.