28 Days Later (28 dias despues / 28 jours plus tard) ***
Shallow Grave eta Trainspotting apartak zuzendu ostean, kaskarkerian hondoratu zitzaigun Danny Boyle. Zinema onenaren bidera itzuli nahi izan zuen, baina, zientzia-fikziozko film gordin honekin. Birus anker batek munduko bazter guztiak kutsatu ditu. Londres ez da, noski, salbuespena izan. Hiriko biztanle gehienak hil egin baitira. Bizirik irten diren apurrek itxaropena berreskuratu nahi dute etorkizuna berreraiki ahal izateko. Birus hilgarri hori ez da, baina, euren arerio bakarra. Mehatxu lazgarri bat ezkutatzen baita itzalean. Nolanahi ere, infernuan ere bada itxaropenik. Kritikak egurtu zuen arren, thriller ilun, beldurgarri eta berezia da.