25 urteko neska hil du bikotekide ohiak Barakaldon

25 urteko mutilak labankadaz hil zuen atzo iluntzean bikotekide izandakoa, eta harekin zegoen mutila zauritu zuen.


Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du. Ustezko hiltzaileak urruntze agindua zuen joan den hilabetetik, neskak salaketa jarri baitzion. Emakumeon Mundu Martxarako Plataformak elkarretaratzera deitu du gaur, eta salatu du emakumeen aurkako indarkeria gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa dela.

Hona hemen ostegun arratsalderako deitutako elkarretaratzeak.

Barakaldo: 18:00etan, herriko plazan.

Bilbo: 19:30ean, Arriaga plazan

Gasteiz. 20:00etan, Andramari Zurian

Donostia. 19:30ean, Bulebarrean

Tolosa. 19:30ean, San Frantzisko elizan

Orereta. 19:30ean, Niessenen

Zarautz. 19:00, udaletxe aurrean

Arrasate. 19:00etan, plazan

Irun. 19:30ean, Zabaltza Plazan

Azpeitia. 19:30, herriko Plazan

Iruñea. 20:00etan, Udal Plazan

Lizarra. 20:00etan, Baja Nabarran

Altsasu. 19:30ean, udaletxe plazan

Leitza. 19:30ean, Lopeneko Errotondan

Portugalete. 20:00etan, Metro geltokian

Zornotza. 19:00etan, Erreferendum Plazan

Algorta. 19:30ean, Telletxen