21 urtean ateratako erretratuekin egindako bi minutuko bideoa
Noah Kalina argazkilari estatubatuarra 2000.urtean hasi zen egunero bere buruari argazkia ateratzen. 21 urte geroago, denbora tarte honetan izandako bilakaera ikus daiteke bideo labur batean.
Denboraren joana guregan nabari da eta batzuetan izkin egiten diogu ispiluan begiratzeari. Aldatu eta zahartu egiten garela onartzea nahitaezkoa da, baina kosta egiten zaigu sarritan. Bizitakoak ere, era batera ala bestera, gorputzean islatu ohi dira.
Paul O'Mara soinu diseinatzaileak eta Michael Notter programatzaileak lagundu diote lan hau osatzen. Ez dituzte 7.777 erretratuak erabili, noski; fotograma bakoitzean 60 aurpegi-irudi erabili dituzte batez beste, beraz, Kalin bi hilabete zahartzen da bideoaren segundu bakoitzeko.