21.390 euro irabazi nahi? Suitzan bizilagun bila dabiltza
Suitzako Albinen herritxoa biztanle gabe gelditu da, eta bertako gobernuak diruz animatu nahi du jendea bertan bizitzeko gelditu daitezen. Interesatzen zaizu?
Suitzako paraje ederrenetako batean aurkitzen da Albinen herritxoa. Alpez inguratuta, naturan integratuta, etxetxo xarmagarri eta aire garbienarekin. Bernara trenez bi ordutan iritsi zaitezke, eta Ginebrara hiru ordutan. Eguzkitsua da, eta bizitzeko ezin hobea, baino arazo bat du; soilik 240 bizilagun gelditzen dira, eta azken urtetan hiru familia oso joan dira bertatik.
Beat Jost Albineneko alkatearen esanetan, ikastola itxi behar izan dute, ikaslerik ez dutelako. Soilik bost ume bizi dira bertan, eta egoera zaila ikusita, gobernuak honako neurria hartzea erabaki du; herrira bizitzera doan biztanle bakoitzari 21.290 euro ordainduko dizkiote.
Bizilagunen proposamena da, eta trukean, herriko etxe bat berritu eta gutxienez 10 urte bertan bizitzeko konpromisoa hartu beharko dute bizilagun berriek. Helburua sinplea da; 2022rako, herrian berriro giroa berpiztea. Eta zu, joango al zinake?
*Iturria: Mundo Global.