2050. urterako munduko minbizi kasuak %75 haziko dira
Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) estimazioak dira.
OMEren txosten berri baten arabera, 2050. urterako, mundu mailan, minbiziaren kasuak %75 haziko dira. Aurreikuspenak azken urteetako datuak bilduta burutu dira: 2012an, mundu osoan zehar, 14,1 milioi minbizi kasu berri sortu ziren eta 8,2 milioi heriotza.
2022an zifra hauek 20 milioietara hazi ziren eta 9,7 milioi heriotza eragin zituen minbiziak. Urte hartan, hamar minbizi mota izan ziren munduko heriotzen bi herenaren eragileak.
2050. urterako, OMEk estimatzen du gaixotasun honek 35 milioi kasu berriren langa gaindituko duela eta 18 milioi pertsonaren heriotza eragingo duela.
Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziaren arabera, minbiziaren gorakada tabakismoarekin, alkoholaren kontsumoarekin eta obesitatearekin lotuta dago.
Estimazioek iradokitzen dutenez, igoera hau ez da uniformea izango mundu osoan zehar. Minbiziak eragindako heriotzak bikoiztu egingo dira diru-sarrera baxuko herrialdeetan. Aldiz, diru-sarrera altuko herrialdeek 2050. urterako 4,8 milioi kasu gehiago espero dituzte.
Diagnostikoa ere ez da berdina herrialdearen arabera. Batzuetan ez dira diagnostikoa egitera ere iristen eta beraz, minbiziarekin hiltzeko arrisku gehiago dago egoera horietan. Herrialderik behartsuenetan, adibidez, emakumeek bularreko minbiziaz diagnostikatuak izateko %50 aukera gutxiago dituzte herrialde aberatsenekin alderatuz.
Oro har, biriketako minbizia da ohikoena mundu osoan eta kasu berrien %12,4 ordezkatzen du eta heriotzen %18,7. Ondoren bularreko minbizia legoke %11,6ko eraginarekin eta heriotzen %7 ordezkatzen dute.