2024ko Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean izena emateko epea zabaldu dute
Apiriletik ekainera jokatuko da, eta igandera arte eman daiteke izena.
2024ko udazkenean izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta aurretik Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da, apirilaren amaieratik ekainaren hasierara.
Fase honetan izena emateko hemezortzi urte beteak izan beharko dira edo 2024an bete, eta Bertsozale Elkarteko bazkide izan beharko da (izena eman eta gero ere egin daiteke bazkide).
Abenduaren 17ra arte, igandera arte, eman daiteke izena eta horretarako formularioa bete beharko da.
Edozein zalantza izanez gero, gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatzi edo 747408577 telefono zenbakira deitzeko eskatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.