2022ko Zuberoako Maskaraden egunak

Aurteko Atharratze-Aloze Maskaradak urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dira. Atharratzen bertan hasiko dira eta apirilaren 17an amaituko dira Gamere Zihigan.

Honela, ia lau hilabetetan Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alotzeko gazteek. 

2021ean, pandemia dela eta, neguan beharrean udan hasi ziren Barkoxeko gazteak maskaradarekin eta beraz, oraintsu bukatu berri badira ere, laster, 2022koak hasiko dira. Hona hemen 2022ko maskaraden egutegia herriz herri:

Maskaradetara joango zaren lehen urtea baduzu hau aurretik dantza.eus webguneak egindako gida hau irakurtzea gomendatzen dizut, Maskaradetan gal ez zaitezen!