2022ko ekaineko solstizioa: badator urteko egunik luzeena
Urtea bere zikloaren erdialdera iritsi da eta ekainean ipar hemisferioan egunik luzeena biziko dugu; hego hemisferioan, aldiz, gaurik luzeena.
Zer dira solstizioak?
Fenomeno astronomiko guztiak astroen mugimenduek sortzen dituzte eta solstizioa ez da salbuespena. Lurraren mugimenduengatik sortzen da hau, ez du ordea gure planetak perpendikularki biratzen Eguzkiaren inguruan, baizik eta 23,5 graduko inklinazioarekin. Horregatik, eguzkiaren argia ez da beti leku guztietara modu berean iristen eta horrela sortzen dira eguna eta gaua.
Solstizioetan, eguzki-izpiak lurraren ekuatorearen lekurik urruneneko puntuan jaisten dira eta bi hemisferioetako batek argi kopuru handiagoa jasotzen du besteak baino. Honenbestez, ekaineko solstizioak ipar hemisferioan udararen hasiera markatzen du, aldiz, hego hemisferioan neguaren hasiera.
Noiz izango da 2022ko ekaineko solstizioa?
Solstizio eta ekinokzioen sarrerak ez du data eta ordu zehatzik, Lurraren mugimenduaren arabera aldatzen baitoaz. Urtero data eta orduetan aldaketak izan ohi dira. Aurtengo solstizioa ekainaren 21ean gertatuko da 9:14tan. Data horretatik aurrera uda astronomikoa hasiko da ipar hemisferioan eta egunik luzeena esperimentatu ahal izango dugu. Solstizioaren seinaleak naturan agerian daude. Azken finean, planeta honetako izaki bizidun oro ziklo zirkadianoari lotura dago. Horregatik, antzinan egun hauek egun sakratuak ziren, aldaketa suposatzen baitzuen. Amaitzeko bitxikeria bat: zure itzala behatzen baduzu, ohartuko zara urteko itzalik motzena duzula sasoi honetan.