2021eko indie joko interesgarrienak

2021eko indie joko interesgarrienak Zer espero dezakegu, 2021 honetan, eszena independentean bideo-jokoei dagokienez? Hemen iritsi diren edo iristear dauden jokorik interesgarrienetako batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2021eko-indie-joko-interesgarrienak/@@download/image/ss_5c7f2c59ab136e7b4b8262c97ed906537c1ae551.1920x1080.jpg
2021/04/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zer espero dezakegu, 2021 honetan, eszena independentean bideo-jokoei dagokienez? Hemen iritsi diren edo iristear dauden jokorik interesgarrienetako batzuk.
2021eko indie joko interesgarrienak

Izan ere, indie eszena azken urteetan bideo-jokoen etorkizunak nondik joan behar duen argitzen duen faroa bihurtu da, marketin kanpaina dirudunetatik harago, benetan gauza interesgarriak eskainiz. Joko ezberdinak izan ohi dira, originalak eta aurrekontu txikiagoa izanagatik ez kalitate gutxiagokoak. Hemen 2021eko joko indie-rik interesgarrienak diruditenen zerrendatxo bat:

Little nightmares II
2020an irten behar bazuen ere, azkenik Tarsier Studios-ek garatutako jokoaren bigarren zatia otsailaren 11ean iritsi zen. Lehen Little Nightmares gainditu du mekanika berriekin, buruhauste originalekin eta atmosfera inoiz baino beldurgarriagoarekin. PS5ean eta Xbox Series XIS aparatuetan jolastu daiteke. 


Atomic Heart
Joko honek Chernobyl-go dekadentzia zientzia fikzio sintetikoenarekin nahasten ditu Fallout bezalako jokoak gogoraraziz. Ez dago argitaratze data zehatzik baina 2021erako prest egotea espero da PS4, PS5, Xbox One, Xbox Series XIS eta PC-rako.


Stray

Cyberpunk 2077 jokoaren konpententzia zuzena. Ziber-etorkizunean jokatzen den ziber-hiri bat bisitatzeko gonbitea da. Bertan androideak daude, argitu beharreko misterioak eta hamaika arrisku. 2021 honetan iritsiko da bideo-jokoa PS5 eta PC-ra.


Scorn
Alien unibertsoaren estetika omentzeko asmoz sortu dela dirudi. Atmosfera beldurgarri baten baitan inguruak esploratu beharko dira, puzzleak argitu eta arrisku ezberdinei aurre egin. Oraindik ez dago argitaratze data zehatzik, baina jakin da Xbox Series XIS eta PC-an jolastu ahal izango dela. 


Kena
: Bridge of Spirits
Pixar-en azken pelikulako trailerra dela esango banizu sinistu egingo zenidake. Estilo artistiko zoragarriko jokoa da. Aurtengo eguberrietarako argitaratzeko asmoa dago PS4 eta PS5 gailuetarako. 


Eastward

Joko honek mundu post-apokaliptiko batetik bidaia eskaintzen digu John mehatzariarekin eta Sam, neskatxa misteriotsuarekin, batera. Argumentuak ohikoa badirudi ere, jokoaren alderdi deigarria bere irudi koloretsuak eta 2D estiloa dira. Nintendo Switch eta PC-rako egongo da.


Axiom
Verge 2
Lehenengo izenburuaren estilo arrakastatsu berdina mantenduko du, mundu izugarri bat esploratzeko aukera emanez jokalariari. Bidean agertzen zaizkigun etsaiei aurre egin beharko diegu bidaiarekin jarraitzeko. Nintendo Switch-en kaleratuko da.


Tunic
Estetika
ederra eta The Legend of Zelda estiloa gogorarazten duen jokoaren zain daude asko. Azeri polit bat da protagonista eta pertsona gutxi batzuk sortua izan denez bere kaleratzea uste baino motelago doa. Xbox One eta PC-rako egongo da.


Cris
Tales
Kolonbiako Dreams Uncorporated estudioak sortutako joko hau RPG generoaren zaleek asko eskertuko dute, batez ere Final Fantasy VI edota Super Mario RPG jokoekin gozatzen dutenek. Honek esan nahi du esplorazioa eta borrokaldiak txandakatuko direla. Cris Tales-ek ordea denbora bidaiak ere gehituko ditu guztia interesgarriago bilakatuz. PS4, Xbox One, Nintendo Switch eta PC-etan jolastu ahal izango da. 


Twelve Minutes
Gizon bat afari atsegin batez gozatzen ari da bere emaztearekin batera euren etxean. Afarian zehar emakumeak sekulako albistea ematen dio: haurdun dago! Ospatzen duten bitartean txirrina jotzen dute. Haserre dagoen polizia bat da. Izan ere, honen ustez, emazteak orain dela urte batzuk atzera poliziaren aita erail omen zuen. Hori dela eta atxilotu egiten dute. Gizona ziur dago akats bat gertatu dela eta emaztea atxilo eraman ez dezaten saiatzen da. Horretan dabilela emazteak golpe bat jaso eta barruan daraman haurra galtzen du. Gizonak kolpe bat hartzen du buruan eta konorterik gabe geratzen da. Esnatzen denean, berriz ere mahaian dago bere emaztearekin afaltzen, albistea jaso eta gertaera lazgarria gertatu baino 12 minutu lehenago hain justu (hortik jokoaren izena). Denbora bukle horretan harrapaturik pistak bilatu beharko ditu jokalariak erailketa gertatu ez dadin, zeren bestela istorioa berriz ere atzera itzultzen da. Xbox One, Xbox Series XIS eta PC-etan egongo da laster. 


Little Devil Inside
Zer egiten du munstro ehiztari batek etxera iristen denean? Nolakoa da bere egunerokotasuna? Hau da joko honek egiten duen galdera. Honela mundu surrealista baten esplorazioa eskaintzen digu. Bertan munstro ezberdinei aurre egin beharko dio protagonistak. Bestalde, etxeko bizitza lasaia ere eskaintzen digu, atseden hartzeko uneak oparituz eta hurrengo abentura planifikatzeko aukera emanez. Ez du kaleratze datarik baina badakigu PS4, PS5, Xbox One, Nintendo Switch eta PC-rako egongo dela.