2020ko BBK Live jaialdia (ere) bertan behera

Coachella, Primavera Sound, Azkena Rock… jaialdi entzutetsu gehienak aurtengo euren edizioak bertan behera uzten ari diren honetan, denbora kontua zen BBK Live jaialdiak ere 2021era atzeratzea berea.

Antolatzaileek ordea, ez dute honen inguruan xehetasun gehiegirik eman, datozen egunetan iragarriko omen dituzte detaileak eta sarreren itzulketari buruzko informazioa. 

Pandemiaren eboluzioa ikusirik jaialdia beraz, ezingo da uztailean ospatu. Honela iragarri zuten antolatzaileek atzo albistea; ez zuten aipatu ordea aurreikusita zegoen kartela mantenduko ote duten ala ez 2021eko edizioan. Hori bai, azaldu zuten maiatzean zehar xehetasun gehiago emango dituztela honi buruz. 

Hala ere, musikazaleen artean ez da ezustekorik egon, Azkena Rock bertan behera gelditu ondoren denbora kontua baitzen, produktore berdinak antolatzen baititu (Last Tour) bi jaialdiak. 

Kobetamendin uztailaren 9tik 11ra ospatzekoa zen eta bertan Kendrick Lamara, The Killers, Pet Shop Boys, Bad Bunny edota FKA twings bezalako artistak ziren aritzekoak. Ikusi egin beharko da aurtengo karteleko gehienak mantenduko diren datorren urteko edizioan ala oso bestelako kartela aurkeztuko duten.