2020an desagertu litezkeen espezieak eta 2019an desagertu direnak
Desagertzen diren espezieen inguruan inoiz baino informazio gehiago dugu eta zenbait izakiri izena jarri zaie eta istorio propioa dute.
Horren adibidea da George bakarlaria, Pintako dortoka erraldoien azken izakia 2012an hil zen. Hala ere, animalia hauen gehiengoa anonimatuan desagertzen da, guk bere existentzia sekula ere jakin gabe horietako asko.
Seigarren desagertze masiboa
XIX. mendean Antonio Stoppani naturalistak “antropozoiko” kontzeptua sortu zuen gizakiak planetan duen efektua definitzeko. Batez ere iraultza industrialean erabilitako baliabide naturalen esplotazio masiboagatik. Honek, apurka apurka, nahiz eta azken bi mendeetan asko azkartu prozesua, animali askoren desagertzea ekarri du.
Zientzialarien arabera seigarren desagertze masiboa martxan dago. Bizitza basatiaren murrizketa antzekoa ikusteko 10.000 eta 15.000 urte atzera joan beharra dago, gara glaziarrak hainbat espezieren desagertzea eragin zuenera. Garai hartan, giza ehiztarien eraginak ere lagundu zuen. Egun, ekintza zuzenagoa da eta oraingoan bai, gu gara erantzule nagusiak.
Zenbat animalia daude desagertze arriskuan?
Egun 5.200 espezie daude desagertze arriskuan. %25 ugaztun eta anfibio, %34 arrain, %20 narrasti eta %11 hegazti. Datu hauetan ordea ornodun animaliak hartzen dira kontuan soilik eta ezagunak direnak.
Errinozeroak bezalako izaki enblematikoen desagertzea, edo katu handiena begi bistan dago. Alta, badira beste batzuk horren ezagunak ez direnak, baina gure ekosisteman rol garrantzitsua dutenak. Hauen desagertzeak ur-jauzi efektua eragin dezake: beste ekosistema guztiaren desagertzea edo murrizketa masiboa.
Horrenbeste animalia desagertze arriskuan egotearen arrazoiak
Arrazoiak bilatzerako garaian gizakiok gara erantzule nagusiak. Gehiegizko biztanleria, lurrak landa eremurako erabiltzea animalia hauen ekosistema kaltetuz. Suntsiketa hau zeharka ere eragin liteke, klima-aldaketak suteak eta uholdeak sortzen baititu, animalien bizi gunea bat-batean aldatuz.
Horrela, habitat jakinetan bizi diren espezieak dira zaurgarrienak. Itsas maila igotzeak ere arriskuan jartzen ditu irla oso txikiak eta bertako faunak. Hori horrela, 2019an desagertu zen mosaiko isats dun arratoi espeziea, desagertutako lehen ugaztuna bilakatuz.
Denbora irabazi eta animalien murrizketa apur bat eteteko zenbait neurri hartu dira. Adibidez, errinozeroen kasuan adarrak moztea ehiztarien eskuetan erori aurretik. Hala ere, ez da lortu arazoa konpontzea.
2019an desagertutako animaliak
2019an hogeita lau espezie desagertu ziren dakigunez: bost landare, bost arrain, lau hegazki, lau ugaztun (tigrearen azpiespezie moduko bat horien artean eta errinozeroa), hiru anfibio, hiru narrasti eta ornoarteko bat.
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren irizpideen arabera espezie bat desagertutzat emateko ez du dudarik egon behar azken indibiduoa hilik dagoela. Horrek esan nahi du espezie asko desagertutzat eman daitezkeela erabat desagertu baino urte batzuk lehenago.
2020an espezie berriak arriskuan
2020. urteko zerrendan ezagutzen diren animali eta landareen %27 daude. Anfibioak dira arrisku handienean dauden espezieak, %41, eta azken postuan daude hegaztiak, %14. Alta, berehalako arriskuan daudenak ugaztunak dira zerrendako hamabi animalietatik hamar direlarik: pandak, tigreak, elefanteak, gorilak, hartz polarrak, baleak, errinozeroak, txinpantzeak, lehoinabar eta izurdeak.
Aniztasun Biologikoari buruzko hitzarmenean, non 196 herrialdek sinatu zuten, zehazten du 2050. urterako helburua bioaniztasunaren galera gelditzea eta horri buelta ematea dela, habitaten babesarekin hasiz. Alabaina WWF erakundeak salatu du plan zehatzak falta direla epe luzera begira.
Desagertzear dauden animalien zifra zinez da kezkagarria. Baina orain dela aspaldi ohartarazi gintuen John Muir, naturalista eskoziarrak, non 1892an lehen animalien babeserako taldea sortu zuen: “Kontserbazioaren borrokak beti jarraituko du. Borroka unibertsalaren zati da ongi dagoenaren eta gaizki dagoenaren artean”.