“Peach Fuzz”: Pantone-k 2024rako aukeratutako kolorea

Urtero bezala Pantone erakundeak 2024. urteko kolorea izango dena ezagutzera eman du. Peach Fuzz da kolorearen izena, mertxika kolore suabea du edo nahi bada arrosa oso argi bat, laranja eta hori ñabardurekin.

Cariuma markak Pantomekin elkarlanean zapatila batzuk merkaturatu ditu datorren urteko kolore honekin.
Gucci ere batu da Peach Fuzz kolorera. Bere sorkuntzetan, —poltsak, zapatak, arropa—, kolore tonu hau erabili du udako arratsaldeen epeltasuna gogora ekartzeko helburuz.

Pantone Color Institute-k 25 urte bete ditu koloreak aukeratzen. Erakundeak moda munduan eragina du, baina baita marketin eta iragarkien munduan ere. Pantone-k aukeratutako Urteko Lehen Kolorea 1999an hautatu zuen eta zeru-urdina izan zen.

“Gozoki sentsuala, Peach Fuzz 13-1023 melokotoi tonalidadea duen kolorea da, zintzotasuna eta samurtasuna gogora ekartzen ditu eta maitasun mezua helarazten du, partekatzearen, komunitatearen eta kolaboratzearen ideiak zabalduz. Tonu epela da eta besteekin batzeko gure nahia edo lasaitasun momentuak edukitzea estimulatzeko du sortzen duen babes sentsazioarekin” azaldu du Laurie Pressman-ek, Pantone-ko presidente ordeak, komunikatu batean.

2023an aukeratu zuten tonua Viva Magenta izan zen “naturan errotutako tonua”, energia eta bizitasuna eskaintzen zuena. Izan ere, Pantone-k ez du soilik datorren urteko hautatutako kolorea komunikatzen, baizik eta kolore honi esanahi emozionala gehitzen dio.

“Aukeratu dugun koloreak gure pertsona maitatuak ondoan edukitzeko desira adierazteko izan da, besteekin konektatzen dugunean sentitzen dugun zoriontasuna adierazi nahi izan dugu eta baita lasaitasun momentuak gozatzeko beharra ere. Horregatik epeltasuna eskaintzen duen kolorea izan behar zuen enpatia helarazteko” idatzi du Pressman-ek.