“LO-FI”, YOUTUBEN ARRAKASTA DUEN GENEROA, MUSIKA ETA ILUSTRAZIOA UZTARTUZ
“Lo-fi”-a etxeko metodoekin grabatutako estilo musikala da eta YouTuben sekulako arrakasta lortu du buklean musikarekin batera azaltzen diren ilustrazio eta gif-engatik. Estresetik ihes egiteko beharra duzuenerako mota honetako YouTube kanal batzuk gomendatu dizkizugu.
Beharbada ez dituzu ezagutzen baina milioika erabiltzailek munduan 24 orduz musika hau jarrita edukitzen dute. “Lo-fi”-a euren bizitzako soinu banda bezala. 90. hamarkadan hasi zen fenomenoa da, baina YouTuberi esker, egun sekulako arrakasta lortu dute bideo hauek, musikaz gain anime ilustrazioak azaltzen direlarik buklean. Egunero euren kanalek jarraitzaileak gehitzen jarraitzen dute egunerokotasuneko estresetik ihes egiteko saiakeran, baina zer da benetan “lo-fi”?
“Lo-fi” ingelesezko “low fidelity” hitzetik dator eta kalitate baxua esan nahi du. Genero honetako musika gaizki grabatua egon hoi da nostalgia efektua eskuratzeko helburuz. Hitza erabiltzen hasi zenean ordea, 90. hamarkadan, genero bat eta estetika bat definitzeko baino diru falta definitzeko erabiltzen zen gehiago. YouTubeko hauek ehunaka abestiz osatuta dauden erreprodukzio zerrendak dira. Buklean animazioak izan ohi dituzte eta euren iraupena infinitua da, zuzenean igortzen baitira. Modu honetara, hau entzuten duten erabiltzaileek une oro konpainian sentitzen dira.
Musika eta animea
Fenomeno hau animearekin erabat lotuta dago, batez ere Nujabes ekoizle japoniarrarekin. Honek, 2000. urte hasieran estilo berri bat sortu zuen, leuna, nostalgikoa eta soinu atmosferikoz betea. “Lo-fi” estiloa mundu osoan zabaldu zen XXI. mendeko lehen hamarkadan YouTube edo SoundCloud bezalako plataformei esker.
“Lo-fi”-aren ikonoetako bat “Study Girl” da, animatutako pertsonaia bat, Juan Pablo Machado kolonbiarrak sortua “Chilled Cow” deitutako YouTubeko kanalerako. Studio Ghibli-n inspiratutakoa da marrazkia eta neska bat aurikularrekin ikasten azaltzen da buklean bere katuarekin batera.
Berrogeialdiak genero honi sekulako bultzada eman zion
COVID-19a dela eta mundu osoa konfinatuta zegoenean kanal hauek euren markak hautsi zituzten bai ikustaldi kopuruari dagokionez eta baita harpidedunen hazkuntzari dagokionez ere.
Gainera, “lo-fi” estiloa ere sortzaileen artean asko zabaldu zen, konfinamendua dela eta estudioetara grabatzera ezin zelako joan. Horrela, artista asko etxetik kalitate kaxkarragoan sortzen eta grabatzen hasi ziren “lo-fi” kultura oraindik gehiago zabalduz.
“Lo-Fi” bideo ezagunenak
Ondoren genero musikal honetako bideorik ezagunenak nabarmenduko ditugu. YouTuben daude buklean errepikatzen diren ilustrazioekin batera eta modu bikaina dira erlaxatu eta egunerokotasunak sortzen duen estresetik ihes egiteko.
ChilleCow-ren “Study Girl”
Aipatu dugun bezala, buklean errepikatzen den gif hau Juan Pablo Machado ilustratzaileak sortu zuen eta egungo “lo-fi” kulturaren ikono bilakatu da. ChilledCow-k argitaratu zuen eta milaka eta milaka ikusle izan ohi ditu 24 orduko zuzenekoetan.
Chillhop Music
ChillHop Music-eko kanalean mapatxe bat da protagonista. Animalia desordenatutako logela batean agertzen da bere ordenagailuan lanean. Berrogeialdian sortu zen kanal hau eta bisita kopurua izugarria du. Oraintsu kanalak 3 milioi harpidedun eskuratu zituen. Bas van Leeuwen-ena da kanala eta honen arrakasta dela eta ekoiztetxe bat ere sortu du.
Will Smith berrogeialdian
Aktore estatubatuar ezagunaren kanala martxoaren 20an sortu zen. Juan Pablo Machado-ren marrazkiak inspiratuta “lo-fi” propioa bat sortu nahi izan zuen. Bideoarekin batera aktoreak zera gehitu zuen: “Etxean ez aurrera ez atzera? Jarri “lo-fi” errtimo hauek eta egin dar-dar nirekin". Bideoan Will Smith bera ikusten da bere idazmahaian lanean.
Mr_MoMo Music
“Lo-fi” hau zuzenekoak egiten dabil 2020ko urriaren 7tik eta janari azkarreko postu asiatiko bat erakusten du.
STEEZYASFUCK
Kanal hau berriz, 2020ko maiatzaren 9tik dago martxan. Bi kaleren arteko kafetegi bat ikusten da urrutira. Urte sasoiaren arabera eguraldia aldatuz doa eta bidegurutzeko semaforoak berde eta gorri jartzen dira etengabe.