“Legally Blonde”-ren telesail bat iritsiko da laster Prime Video-ra

Pelikulen zaleak zorioneko daude.

Reese Witherspoon eta bere Hello Sunshine erakundeak, Amazon-ekin elkarlanean Legally Blonde-n oinarritutako telesaila sortu dute. Oraindik ez dakigu ezer askorik telesailari buruz, baina badakigu Witherspoon-ek bere melena bereizgarria jarriko duela eta Ellen Woods-en gorputzean sartuko dela berriz ere.

Dirudienez spin-off-a oso garatua dago jada eta Gossip Girl-eko garatzaile eta ekoizleek idatzia izan da. Argi dago, Legally Blonde-etik spin off ugari atera litezkeela, ikusi beharko da ordea, istorio berri hauek originalaren umore eta ukitu inteligenteak bizirik mantentzeko gai diren.

Dena dela, Legally Blonde-ren zaleek ziur gustura hartuko dutela berri hau. Legally Blonde 3 pelikula sortzen ere ari omen dira, espero dezagun telesailagatik alboratua ez geratzea!