“Ez dut txikitako lagunik, arraroa naiz?”
Ez, harreman bat haur txikiak gineneraino luzatzen delako soilik mantentzeak ez du inongo zentzurik.
Gure behar bakarrak jatea, lo egitea, jolastea eta ikastea zireneko garaiak idealizatu ohi ditugu. Hasierako urte horietan zimendatzen dira, ondoren betirako markatuko gaituzten oroitzapen eta bizipenak. Horregatik, txikitako lagunak, denboran zehar mantentzeak, sekulako ongizatea eragin ohi digu.
Gu haurrak gineneko oroitzapenak gorde ohi dituzte eta eurekin, beste inork ezagutzen ez dituen momentuan gogoratu ditzakegu. Baina, zer gertatzen da haurtzaroko lagunak mantendu ez dituen pertsona bazara? Bikote harremanez gain, laguntasunaz geroz eta gehiago hitz egiten den gizarte honetan, haurtzaroko harremanak idealizatzera iritsi gara, denbora asko irauten duten harreman horiek hain zuzen. Baina, betiko legez, ideal batekin alderatzeak, lortu ez duten pertsona horiei mina eragin liezaieke.
Arrazoi ezberdinak egon daitezke txikitako lagunak ez mantentzeko. Izan ere, kutsakorra den harreman erromantiko batean egongo ez ginatekeen bezala, ez du zentzu handirik, jada ongizaterik sortzen ez digun laguntasun harreman batean egoteak. Lagun horiek, txikitakoak izanagatik, min eman badizute, behinola ezinbestekoak izanagatik, ez du esan nahi mantendu behar dituzunik.
Izan ere, psikologoen ustez, luze iraun duelako, bai ala bai, laguntasun harremana mantendu nahi izateak ondoeza sortu liezaguke, eta aspaldiko oroitzapen horiek ez dira nahikoak izango, harremana denboran gehiago luzatzeko.
Uste dugu jada gustura ez gauden laguntasun harreman bat haustea lagun horrekin izan ditugun esperientziak traizionatzea dela eta gure bizitzetan zuen lekua ezabatzea. Gauzak ez dira horrela, zorionez. Gure bihotzean gorde dezakegu pertsona horrekin bizitakoa, gure bizi esperientziaren zati izango da betirako, baina aldi berean, kontziente izan behar dugu laguntasun baten denbora agortzen denean.
Uste duzuna baino askoz ere ohikoagoa da. Ez du laguntasunak gainera, harreman txoxikoa delako soilik amaitu. Batzuetan heldu bihurtzen garenean, aldatu egiten gara eta gure bideak banandu egiten dira. Guztioi gertatu izan zaigu.