‘Gorputza ON, buruari ON’ spotak irabazi du Euspot lehiaketa

Inoiz baino lan gehiago jaso dituzte aurten; guztira 98 spot aurkeztu dira.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko banatzen dira Euspot sariak eta aurtengoa, jadanik,8. edizioa izan da. “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa. Urtero bezala, lehiaketaren helburua ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea da. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman enpresarekin batera. Beraiekin batera izan da Mugiment euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoko Iker Etxeberria, gaiari buruzko iritzia ematen eta ikus-entzunezko sormen lehiaketari babesa eskaintzen.

Aurten, lehiaketak jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egin du. Spotak nabarmendu beharko zuen jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Hala, Gorputza ON, buruari ON spotak irabazi du aurtengo sari nagusia.  Jabi Jubera eta Irati Agirreazkuenaga bilbotarrek egin dute, eta epaileek spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dutena. Horregatik, mila euroko saria irabazi dute. 

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

“Piztu bizitza” spota
Egileak: Mari Garcia, Maider Donoso eta Aitzol Zubizarreta. (Zaldibia, Arrasate eta Santurtzi)

Publikoaren saria / 500 euro

2.000 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.

“Nahi baduzu, ahal duzu” spota
Egileak: Andoni Mtz de Madina, Julen de la Serna, Ieneko Ruiz de Azua eta Ibai López. (Gasteiz)

BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

“Ez zaitez aldrebestu, mugitu eta bizi!” spota
Egilea:
Oihan Loiti Iraola (Arrasate)

Music Library saria / 300 euro

Musika sinkronizazio onenari saria. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik.

“Irabaz ezazu partida!” spota
Egileak:
Leire Lezeta, Garazi Iglesias eta Malen Jurado (Eskoriatza)