2007ko iPhone bat enkantean atera da eta 40.000 eurogatik saldu da

Bere kaxan, zigilatuta zegoen lehen iPhone enkantean jarri dute.

2007an aurkeztu zuen Apple erakundeak bere lehen iPhone-a eta sekulako iraultza izan zen, bai mugikorretan, baina baita harreman sozial ulertzeko moduan ere. 15 urte beranduago, ez dugu bizitza smartphone-ik gabe irudikatzen.

Urte hartan, lehen iPhone horrek 499 dolar balio zituen. 2007ko objekturik desiratuena izan zen. Orain, enkantean, modelo berdinak askoz ere gehiago balio du, hain zuzen 40.000 euro! Hori da norbaitek ordaindu duena lehen modeloa eskuratzeagatik. 


Iphone-a, bere kaxa originalean eta zigilatua zegoen. Enkanteari hasiera emateko jarri zen prezioa 2.500 dolarrekoa izan zen eta 30.000 dolarretara iritsiko zela estimatzen zen. Berau eskuratzeko 28 ahaleginen ostean erosle batek 40.000 eurorekin itxi zuen enkantea.