20 urteren buruan ozeanoetako plastiko hondakinak hirukoiztu egingo dira
Hondakinak gutxitzeko egungo ahaleginek ozeanoetako plastikoaren %7 bakarrik murriztuko dute ikertzaileek adierazi dutenez.
Ikertzaileek ateratako ondorioen arabera itsasoetako hondakin plastikoak 20 urteren burua hirukoiztu egingo dira. Izan ere, hau gelditzeko orain arte egindako ahaleginek ez dute ia eraginik izan ikerketek erakusten dutenez.
Honen aurrean gobernuek neurri muturrekoagoak hartu behar dituzte, plastikozko materialen salmenta eta erabilera mugatuz edo alternatibak inposatuz. Neurri hauek hartua ere ordea, egungo mailaren erdira soilik jaitsiko litzateke hondakinen maila.
Izan ere, urtero ozeanoetara iristen den plastikoa 8 milioi tona ingurukoa da estimazioen arabera. Egungo joerak jarraitzen badu, ozeanoak kutsatzen dituzten plastikoak 29 milioi tonataraino haziko lirateke 2040rako, hau da, 50 kilo munduko kostako metro bakoitzeko!
Egun plastikoarekin amaitzeko gobernuak egiten ari diren ahaleginek 2040rako kopuru horren %7a soilik murriztuko lukete. Honen aurrean ikertzaileek neurri zorrotzagoak eskatu dituzte, uste baitute hondakin gehiago murriztuko litzatekeela honela. Neurri horien barruan daude hondakinak birziklatzea, batez ere lurralde garatuetan eta baita material alternatiboetan inbertitzea ere.
Honelako neurriak ezartzea 150.000 milioi dolarreko inbertsioa exijituko luke mundu osoan datozen bost urteetan, baina 70.000 milioi dolar aurreztuko lirateke. Aldiz, gobernuei egungo hondakinen kudeaketa 670.000 milioi dolar kostatuko zaie hemendik 2040. urtera bitarte.