2 GBko behatza

Jerry Jalava izeneko finlandiarrak eskuko behatz bat galdu zuen moto istripu batean. Informatikan aditua dela baliatuz, Jerryk USB gailua duen protesi bat diseinatu, eta behatzaren tokian jarri zuen. Itxuraz, protesia behatza bezalakoxea da, baina abantaila batekin: 2 GBko edukierari esker, behatza ordenagailuaren artekan sartu eta artxiboak gorde ditzake.