2.000 gurutze Kontxan

Europako migrazio politikak salatzeko ekintza egin dute Donostiako hondartzan.

Itsas zakarrak ez ditu Kontxako 2.000 gurutzeak ekarri, Gora Herria! Basque People taldeak baizik; ekintza horrekin, Europako migrazio politikak salatu ditu taldeak. Hala, ekintza ikusgarri hori baliatu dute otsailaren 3an Donostian egingo duten manifestaziora joateko deia zabaltzeko.

2.000 gurutzeekin, iaz Mediterraneo itsasoan hildako pertsonak gogora ekarri nahi izan ditu aktibista taldeak. Europan indarrean den migrazio politika salatu dute, eta baita Pedro Sanchez Espainiako presidentearen jarrera ere, Aita Mari ontziari itsasoratzeko baimenik ez emateagatik.