166.773 langabe daude Hego Euskal Herrian

Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, ekainekoekin alderatuta, 509 herritarrek lortu dute lanpostua Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. 


Lurraldeka, Araban eta Bizkaian behera egin du langabezia tasak, baina Gipuzkoan eta Nafarroan igo egin da. Konparazioa duela urtebeteko datuekin eginez gero, ia 10.000 langabe gehiago dago Hego Euskal Herrian.
Sektoreka, industrian eta eraikuntzan jaitsi da enplegua bilatzen ari direnen kopurua eta zerbitzuetan eta nekazaritzan, aldiz, hazi egin da.