15 beso eta hanka, Photoshoparen aurka

GQ aldizkariak portada bitxi hau kaleratu du; zer iruditzen zaizue?

Duela hilabete batzuk sekulako oihartzuna izan zuen Vanity Fair aldizkariaren azal batek; bertan Oprah telebista aurkezleak hiru esku zituen. Photoshoparen arriskuak. Akats zoro horiez barre egiteko, GQ aldizkariak portada bitxi hau kaleratu du: bertan, 15 beso eta hanka zenbatu daitezke, hiru protagonista azaldu arren. Imajinazio galanta!!