12 urteko tximak

Natasha Moraesek hamabi urte ditu, eta horixe da ilea moztu gabe zeraman denbora, orain gutxi arte. Rio de Janeiroko Vidigal favelan hazia, neskatoak 1,6 metroko adats luzea saldu du 1.200 euroren truke eta, gainera, beste 2.500 euro jaso ditu dohaintza anonimotan. Izan ere, bere amari etxe berri bat eraikitzen lagundu eta familiari bizitza hobea emateko erabiliko du dirua. Lau ordu behar omen zituen ilea garbitzeko, eta beste ordu eta erdi orrazteko! Lana kendu du gainetik, gero!