101 urteko gidaria

101 urte dituen arren, gidatzeko baimena du oraindik Preston Carter estatubatuarrak. Betaurrekoak erabiltzen ditu, baina huskeria hori albo batera utzita osasunez primeran dago, eta sekula ez du ezbeharrik izan ibilgailuarekin. Orain gutxi, ordea, espaloi gainera igo zen autoarekin eta 11 lagun harrapatu zituen. Errua balaztei bota die agureak! Argi dago gaztetasuna ez dela adin kontua, baina kasu honetan…