1.000.000 hildako aldaketa klimatikoarengatik
1.000.000 lagun hilko dira munduan, 2030etik aurrera urtero, aldaketa klimatikoaren ondorioz. Horixe aurreikusi du Climate Vulnerable Forumek DARA erakundearekin batera argitaratu duen txosten batean. Sarraskiak 184 herrialderi eragingo die lau aspektutan: osasuna, hondamendi klimatikoak, desertizazioa eta itsas-mailaren igoera. Hala ere, CO2 gutxien igortzen duten herrialde pobretuak izango dira kaltetuenak, horra paradoxa!