Ze esatek! pozik itzuli da Kuban jo eta gero

"Esperientzia ikaragarria". Modu horretan definitu dute musikariek Kuban bizitakoa. Bertan pasatu zituzten joan den urteko azken egunak eta aurtengo lehenak.



Ahogozo onarekin itzuli dira etxera, kubatarrek euren musikarekin bat egin duten sentsazioarekin. "Kontzertu jendetsuak izan ziren eta jende askok zoriondu gintuen".
Abesti bat eskaini zioten Kubari, Katia izenekoa, Katia deitzen baita Ze esatek!eko kideekin abestu zuen Kubako bi emakumezkoetako bat. Harekin eta bere mutil lagunarekin Kubako hainbat bazter ezagutu ahal izan dituzte Euskal Herriko musikariek. Hain justu ere, irlan bizitakoa irudikatuko dute ekaina aldera argitaratuko duten Cuba Ron Tour DVDan.
"Batzuetan hankadun dolar bihurtzen zara han, baina oro har, irla gure bihotzetan gidari bihurtu da", esan dute Ze esatek! taldekoek.