The Martyrdom of a Catastrophist ****
Lehenengo abestitik entzulea malenkoniatsu jartzen duten horietakoa da Juniusen azken lana. Batzuetan, estribilo epikoek, ametsetara eramaten gaituzte wake up, wake up abesten duten bitartean. XIX. mendean jaiotako Immanuel Velikovsky errusiar intelektualaren teorietan oinarritu omen da taldea disko kontzeptual hau ateratzeko. Kontzeptu ala ez kontzeptu, atmosfera sakonetan barrena bidaiatzeko aukera paregabea daukagu lan honekin; Isisen antzera, baina doinu xamur eta gozoagoekin. Aipaturiko malenkonia hori dela eta, zenbaitek Joy Divisionekin alderatu du.