Tango 3.0 ***
Hamar urte igaro dira Gotan Projectek lehen diskoa kaleratu zuenetik. Garai hartan, aurretik saiakeraren bat egin bazen ere, tangoa eta musika elektronikoa elkartzea gauza berria zen eta Gotan Project-en La Revancha del tango lanak ateak zabaldu zizkion mundu berri honi. Beste proposamen batekin datoz orain eta, egia esan, hasieratik urratutako bidetik jarraitu dute erritmo lasai eta ertaineko base elektronikoak tangoaren malenkonia eta ahots poetikoarekin uztartuta. Gustura entzuten den diskoa da, baina astun edo errepikakor bilakatzeko arriskua du.