“Roman Holiday” ****

Texaseko hirukotearen lehen lan luzea da hau. Taldeak post-punk iluna jorratzen du, dub eta kraut estiloekin bustirik. Itzala erritmikoa eta askotan melodikoa da. Balaclavasen jarioak Sex Pistolseko John Lydonek 70eko hamarkadan gidatu zuen PIL egitasmotik edo CAN kraut-talde alemaniarraren konposizio progresiboetatik edaten du, dantzarako grina galdu gabe, horren erakusle: kanturen batean agertzen den saxo eroa. Aipatzekoa da, era berean, sintetizadoreen ekarpena. Nortasun handiko lan ilunbetsu bezain dantzagarria.