“Reencuentros” ****

Post-hardcorea, intentsitatea, Do it yourself izpiritua… Horrelako erreferentziak, abstraktuak izanagatik ere, biltzen dituen disko bat lehen aldiz entzutearen plazerra nola utzi beste egun baterako? Di-da Play teklari eman eta… bai horixe! Bilbo aldeko laukoteak merezi ditu patxadazko entzunaldi bat, eta baita hogeita bat ere. Bata bestearen atzetik, nahi baduzu. Denbora erdiko erritmo ugari eta energia kutsatzen duen soinu indartsua. Originala eta nortasun handikoa. Hofman, Leiden, Müntzer eta Matthys jaunak, bejondeizuela!