Parisko Eiffel Amazonas erdian

325 metroko eraikin bat altxatuko dute Amazonas erdian, Brasilgo Ipar Eskualdeko Manaos hiriburuan. Bertako klimaren behatokia izateko asmoz, Brasil hegoaldetik eraman dituzten altzairu egitura handien bitartez sortuko dute Parisko Eiffel dorrea baino metro bat eta Amazonaseko zuhaitz handiena baino bost aldiz handiagoa izango den eraikin berria.