Nahasterrekan ****
Irtenbiderik gabeko autobideetan barrena ibili ostean, Nahasterrekan geldialdia egitea erabaki du Debagoienako hirukoteak. Atsedenik ez da, ordea; bigarren geltokia baizik. Nahasterrekan, aurreko diskoaren ildotik doazen blues kantuak topatuko ditugu, landuagoak, zehatzagoak. Taldeak bilakaera polita izan du disko batetik bestera, hori erakusten du kalitatezko 10 abestiz (bat Ennio Morriconerena) osatutako disko honek. Dudarik gabe, gurean ohikoegiak ez diren estilo batzuk ausardiaz lantzen dituen talde handi baten aurrean gaude.