“Hegalik gabe hegan” **

Hegalik gabe, egin al daiteke hegan? Galdera hau lelokeria galanta litzateke Une taldea existitu ez balitz. Jakina egin daitekeela! Itxi ezazu logelako atea, jar ezazu diskoa… eta ikusiko duzu nola egia den. Horrelaxe iritsi zaigu diskoa Kataluniatik, Alexis Psaroudakisek Bartzelonan masterizatu eta gero. Uneren bigarren disko honetan, bi muturrak topatuko ditu entzuleak: melodia eta gogortasuna, abiadura eta geldotasuna… Zuria eta beltza. kontrastez beteriko abesti sorta ederra, funtsean.