Check Your Head

Funk, old school rap, rapcore, raprock… 1992, New York hiria, Mike D, MCA eta Ad-Rock. Sailkatu ezineko hirukote honek estilo ezberdinak nahastu izan ditu beti. Taldearen G-Son estudioan grabatutako disko honetan benetako instrumentuekin ausartu ziren Mike D baterian, Yaunch/MCA baxuan eta Horovitz/ad-Rock gitarran. 20 abestiz osaturiko honetan ohi baino sampler gutxiago entzun daitezke, eta retro puntua ematen dioten teklatuak Mark ‘Nishita’ Ramosen eskutik; DJ Hurricaneren kolaborazioak ere aipatzekoak dira. Ekoizpena Mario Caldato Jr.-ena da, Pauls’s Boutiqueren garaian –aurreko diskoaren garaian– ezagututako ingeniaria.