Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak

Josu Martinezen lanak orain arte pantaila handian gozatu ditugun arren, idatziz datorkigu oraingoan. Euskal gatazka politikoaren testuinguruan eman diren ihesaldien dokumentazioa eta kontaketa biltzen ditu Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak liburuak. Estilo periodistikoan dihardu osagarri grafikoez eta kronologia batez lagunduta. Entzute handienekoetatik (Sevobiako ihesa edota Piti eta Sarriren istorioa kasu), gertakari anonimoenetaraino, sinestezinak diren kontuak aurkituko ditu irakurleak bertan.