Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice

1999an, hiltzaile baten atzetik dabiltzala bi lankide hil ostean, Zhang Zili agenteak polizia utziko du. Bost urte geroago, hiltzailea berriz hasiko da jendea hiltzen, eta Zilik gaizkilea bere kabuz harrapatzea erabakiko du. Irudi eder bezain indartsuz betetako thriller honek besaulkira iltzatuta utziko zaitu; urriak izango dira arnasa hartzeko uneak. Berlinen Filmik Onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen.