The Tortoise & The Hare

 "The Tortoise & The Hare"Diskoa atera zutenetik ia urtebete pasa den arren, sekula ez da berandu merezi duten taldeei buruz hitz egiteko. Urnietako boskoteak metal hardcorea du oinarri, eta aurretik atera zuten EP-ari bi abesti gehituta, guztira zazpi abestiz osatutako lehen lan luzea dute hau. Math itxurako konplexutasun teknikoak tarteka sartuta zurruntasunari ondo eusten dieten abestiak aberasten dituzte. Azkenaldian joera bihurtu diren neurriz kanpoko zati melodikoen erabileratik urrun, horiek ondo aukeratuta eta uztartuta ageri dira diskoan. Taldearen zuzeneko boteretsua ere gomendagarria da, lepoko lesiorik izan ezean, noski.