Mikel Urmeneta, New York

Mikel Urmeneta, New York https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
Zergatik Manhattan? "Oporretara etorri nintzen lehenengo aldiz hona eta, egia esan, lehen begi kolpean maitemindu nintzen. Metro geltokitik irten nintzen une beretik sentitu nuen nire burua bideojoko baten protagonista. Jendea oso atsegina da eta berehala sentiarazi ninduten zeharo integratuta. Lehenengo aste hartan Iruñean 20 urtetan ikasi ez nuena ikasi nuen, eta hasieratik jakin nuen diru apur bat bildu bezain pronto itzuliko nintzela. Hemen egun guztiak dira ezberdinak, aberasgarriak. Horregatik jarraitzen dut maiteminduta. Zeharo leiala natzaio, beste ezeri ez bezala!"