Irakur(a)leak

Irakur(a)leak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/12/09
Garazi Goia
Garazi Goiak (Segura, 1978) haurra zenetik oso presente izan ditu liburuak, gurasoen etxean bizi zenetik. Orain ia astean behin erosten du bat, etxeko zirrikitu guztiak bete asmoz. Galder Izagirreren irudiotan ere liburuak dira protagonista; edo beharbada, liburuak beharrean, berauetan murgiltzen direnak, haiek irakurtzen dituztenak. Horregatik, bildumako irudiei hitzak jartzeaz arduratu da Goia, berauetan azaltzen direnen sentsazio eta bizitzei ahotsa emateaz; eta horretarako, argazkietan sartu da batzuetan, kanpotik ikusten duena azaldu du besteetan. Halaber, argazkia aztertzerakoan burura etorri zaion liburua ere gaineratu du, euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako lanak guztiak.