Ben Sharrock zuzendaria eta Irune Gurtubai produktorearen gidaritzapean PIKADERO filma grabatzen ari dira egunotan Arratiako bailaran.
Bi Young Talent BAFTA irabazi zituzten sortzaileek euskaraz grabatutako Patata Tortilla film laburrarekin. Orain, horren bertsio luzea egiten ari dira.
Joseba Usabiaga eta Barbara Goenaga, Gorka eta Ane, pelikulako protagonistekin solastu gara.

'Pikadero' filmaren errodajean izan da GAZTEZULO

2015/04/15