Bukatuta
'Putinen guardasola' antzezlana ikusi nahi? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png

'Putinen guardasola' antzezlana ikusi nahi?

'Putinen guardasola' antzezlana ikusi nahi?
GAZTEZULOren lehiaketa berri martxan da!! Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreen Putinen guardasola antzezlana ikusteko BI SARRERA zozkatuko ditugu. Emanaldia Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian izango da ostegun honetan, irailaren 1ean, 20:00etan. AZKAR IBILI!

PUTINEN GUARDASOLA

Lehendakaria kezkatuta dago. "Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu" aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren adostasuna lortu dute: Ray eta Nik izango dira euskal ereserkiaren egile. Erronka handia bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko, metodo mistoa.

Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi eta bere egin dezan euskal ereserki berria.