“Zure bila itsasoa bidaliko dut"

“Zure bila itsasoa bidaliko dut" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-bila-itsasoa-bidaliko-dutquot/@@download/image/27p46-3.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Jose Luis Padron
27.zenbakia
“Zure bila itsasoa bidaliko dut"
BERMINGHAM
82 orrialde




Ibilbide luzea du Jose Luisek literaturan. Besteak beste, "Ibaia euri-erasotan bezala" edo "Txori Erratuen Bilera" lan ederren ondotik, poema liburu berri hau ematen digu opari. Felipe Juaristik sarreran dioen bezala, minaren formak hartu ditu poema bilduma honek. Izan ere, bakarrik dagoen poetaren ahotsa norbaitengana bihurtzen da, biluzten da. Hutsari aurre egin behar horretan, "errealitatearen alderantzizko bideari ekiten/abiatu ginen/eta ni zure aldamenean hutsik". Idazketa zatikatu baten bidez, errealitate kaotiko hori antzematen saiatzen da. Lerro bakoitza da poema bat, errealitatearen beste aldean dagoen pusketa bat. Hiria nahiz natura batzen dira mundu horren koordenadetan. Hutsunetik sortzen da zalantza: "Errealitate guztia/galdezka/zeintzuk dira gure armak?".