Zorion klandestinoa

Zorion klandestinoa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Clarice Lispector. Itzul.: Iñigo Roque Eguzkitza
169.zenbakia
Zorion klandestinoa
Clarice Lispectorrek mundu aski ezberdinak ezagutu zituen Ukrainako herri txiki bateko familia judutarrean jaio zenetik Rio de Janeiron idazle emankorra zelarik hil zen arte. Mundu horiek guztiek utziko zuten euren arrastoa Zorion klandestinoa osatzen duten kontakizunetan. Nabarmena da Lispectorrek fikzio konplexuak eraikitzeko duen trebetasuna. Bere pertsonaiak espero litekeena baino urrunago doaz. Burutsuak dira. Sentsualak, jostariak eta pikaroak. Sedukzio karga handia eransten die hutsalak izan zitezkeen egoerei, haurrez, objektuez nahiz animaliez mintzo denean ere. Benetan gozatzeko irakurketa da.